2013-09-11

EMAKUMEEN PARTE HARTZE POLITIKOARI BURUZKO JARDUNALDIAK: Eraldaketarako esperientzia eta guneak



Plazandreok taldeak antolatzen dituen jardunaldiok abiapuntu hau daukate, alegia, emakumeak ajente eraginkor garela ekintza aldatzaile eta parte hartze prozesu anitzen bilakaeran, halere, parte hartze hau ez da ematen berdintasun baldintzetan. Beraz, beharrezkoa da hausnartzea emakumeen parte hartze politikoaren era ezberdinez eta feminismoaren egitekoaz prozesu eta esperientzia anitzetan, eta ikusaraztea berauen indar iraultzailea.

Ahots tailerra
2013ko maiatzaren 4-5ean

Ahots tailerra emakumeei idekitako ekintza bat izan zen zeukan lehen helburua lortu zuelarik: Plazandreok taldetik at zirenentzat eskainiak zeuden plaza guztiak betetzea. Gure taldearen balorazioa oso baikorra da, zeren eta ahotsaren erabilera egokiaren bitartez bai indibidualki bai eta kolektiboki emakumeen parte hartze publikoa sendotu egin baita. Irakatsi zitzaizkigun emakumeoi moduak, behar bezala entzunak ahal izateko (hala materialki nola sinbolikoki). aurkitzen garen ingurune eta testuinguru zailetan.

Gune publiko ezberdinetan emakumeen partehartzea indartzeko asmoz sortu da ahots tailerra. Irakurketa eta deklamazio teknikak erabili ziren, entzuna izan zaitezen bideratzen dutenak eta mezuak hiritarren partetik sakonki konprenituak izan daitezen. Ekintza hau  errepikatu egin behar da, ez soilik bertan emakume gehiagok parte hartuz, baizik eta bertan izandakoek ikasitako tekniketan eta kontzeptuetan sakondu dezaten.

Tailerrak bi egun iraun zituen eta parte hartzea erabatekoa eta gogotsua izan zen. Parte hartzaileek espero zutena guztiz ase zuten eta Zahida Montalvo hezitzailearen balorazioa bikain izan da.

Mahai ingurua: Emakumea eta hiritarren parte hartzea
2013ko maiatzaren 13an

Mahai inguru honek emakumeentzat parte hartze hiritarraren esperientzia ezberdinen berdintasun politikei buruz diren aukerez gogoetak egiteko balio izan zuen. Anabel Sanzek emakumeei administrazio publikoetatik eskaintzen zaizkien parte hartze ezberdinei buruzko ikuspegi interesgarria aurkeztu zuen. Eva Martinezek EAE-n diren berdintasun kontseiluetako ezaugarrietan eta hauek posible egiten dituzten prozesuetan sakondu zuen. Azkenik, Pilar Lobatok, andaluziar esperientziaren bitartez genero aurrekontu partehartzaileen aukeretara eta aurrekontu publikoetan hauen kudeatze moduetara hurbildu gintuen.







Hitzaldi-Solasaldia: Pribatua eta pertsonala: Parte hartze politikoaren guneak.
2013ko maiatzaren 31a

Gizarte patriarkalen joera lehenetarikoa mundu pribatuan, familiakoan edota pertsonen arteko harremanetan genero botererik ematen denik isiltzea eta ukatzea da. Horregatik, gaur egungo pentsaera eta borrokoa feministek funtsezkoa kontsideratu izan dute azpimarratzea pertsonarekikoa ere politikoa dela. Honekin sexualitatea, gorputza, bizitza zikloak eta andreen eguneroko bizitza bilakatu bide dira gogoeta eta eztabaida gune, hala nola parte hartze erreibindikatzaile sozio-politiko feminista.

Testuinguru honetan jardunaldiek izan zuten Dolores Julianok emandako hitzaldia: “Emakumeen sexualitate ereduak: estigmatik aitorpenera”, eta Anna Freixasek “Gu andreok munduaren ardatz”. Ekitaldi honek espero ziren entzuleak baino gehiago izan zituen, eta ez zen ia lekurik gelditzen.




Andreak oldartzen: Emakumeak gizarte erakunde mixtoetan.
2013ko ekainaren 4a

Argi eta garbi Ada Colau hizlariak adierazi zuen zein garrantzi handia duen PAH eta ETXETIK BOTATZEEI STOP mugimenduetan andreak egotea. Mugimendu hauek sortzen direla eskasiatik eta behar gorritik. Noski, mugimendu hauek gizartea nolakoa den islatzen dutela. Ez daude kanpo, eta beraz, matxismoa plataforma hauetan bertan txertaturik dagoela. Gizonak lanik gabe gelditzen direnean, bizitza familiarra zailtzeaz aparte, gehienetan hutsaren hurrengoa izatera pasatzen direla, eta andreak direla denetaz arduratzen direnak. Honetatik dator gauetik goizera emakumeok beharra daukagula esperientzia berri, egoera iraultzaile honi aurpegi ematekoa. Oso ugariak dira plataforman diren emakumeak eta hainbeste izateak, ez dago dudarik, PAH-en lan estiloarekin eta mugimendu honek sortu duen sinpatia handiarekin zerikusirik badauka. Eta, noski, gobernuaren eta bankaren kontrako ekintza etengabea suposatzen du. Eratu dituzte tailerrak mugitzen ikastearren, bankuetara joateko negoziatzera, askotan sensazionalismo besterik bilatzen ez duten komunikabideetan hitzegiteko, zeren eta horrela hauek pertsonen eskubideetara mugatu solasekin aurkitzen dira eta hala gobernuari nola bankari egiten zaion eskaera irmoarekin, paretaraen kontra ezarriz.

Gaur Ada Colau dugu eredurik onena gu guztiontzat. Mugimendu eredugarri, solidario eta partehartzailearen bozeramailerik argiena. Denon artean kapitalismotik eta patriarkatutik urrun etorkizun bat sor dezakegu.

Ada Colauren hitzaldiaren bideoa

Pilar Alvarezek, Emakunderen beka bati esker, honako lana aurkeztu du: “Gizarte mugimenduak, genero eta kultura harremanak. Gaztetxeak Euskadin”. Feminismoaren ikuspegitik, hain zuzen: “Emakumeon parte hartzea Euskadiko Gaztetxeetan”. EH-an diren 73 –etatik 16-ekin jarri zen harremanetan ondorio hauetara iritsiz: Neskei kosta egiten zaiela Gaztetxeetan sartzea. Asanbladetan ez dutela asko hitzegiten, gizonek denbora osoa jaten baitiete. Andreez oroitzen direla lana banatzerakoan batipat. Kontzertu eta ekitaldiak aski matxistak direla eta beti beraiek proposatzen dituztela eta kasu egiten dietela soilik martxoaren 8an eta azaroaren 25ean. Baziren andre batzuek talde autonomoak proposatzen zituztenak feminismoaz eztabaidatzeko, mixtoak izan zitezkeen arren. Gaztetxeek ez dutela helburu gisa matxismoarekin bukatzea, berauxe askok ukatu ere egiten baitute. Eta batzuek onartzen duten arren matxismoa ematen dela, ez dute hau kuestionatzeko asmorik.

Pilik asteburu batean emakume multzo eder bat biltzea lortu zuen, eta gaiaren inguruan luze eta sakon mintzatu ziren. Noski, hau oso baikorra izan zen. Emakumeak oso sensibilizatuak zeudela gaiarekin eta aski zela, zerbait egin beharra zegoela, zioeten.


Hurrengo ekitaldiak


Jardunaldiek honela jarraituko dute:

Irailak 19
Feminismoa eta parte hartzea: Sujeto Feminista dela eta.
Tere Maldonado eta Silvia Gil.

Urriak 28
Emakumeak mundua aldatzen: Andreen parte hartzea Islandian.
Elvira Méndez.

No hay comentarios: