2006-10-31

Ruth Marinaren hitzaldia: emakume nikaraguarraren askatasun erreproduktiboa eta sexuala


Iragan asteartean Egiako Txoko Internazionalistara hurbildu ginen Ruth Marinaren hitzaldia entzuteko asmoarekin. Hitzaldia Komite Internazionalistak eta Plazandreokek antolatua zen. Hasieran bideotxo bat ikusi genuen Nikaraguako iraultzaren garaiko mural margotuekin. Koloreen eta figuren indarra musika goxoarekin areagotzen zen: “Nicaragua, Nicaragüita…”.

Nikaraguan hauteskundeak izanen dira laster, eta entzule batzuk horren gainean zuten jakinmin handiena. Hitzaldia, halere, emakumeen eskubide erreproduktibo eta sexualen gainean hasi zen. Izan ere, eta hauteskundeak direla eta, abortuaren gainean eztabaida handia dago egun Nicaraguan. Hautagai gehienak abortuaren kontra dira, ezkerrekoak barne, eta “aborto terapeutikoa” delakoa kendu nahian dabiltza. Aborto terapeutikoa da haurdun dagoen emakumearen osasuna arriskuan dagoenean egiten dena. Politikarien asmoa da era guztietako abortoak debekatzea, eta ez hori bakarrik: 20 urteko kartzela zigorrak ezarri nahi dizkiete abortua praktikatzen duten emakumeei eta medikuei, edozein kasutan.

“Las Venencias” emakume taldearen Ruth Marinak azaldu zigun nola aborto terapeutikoa egin izan duten emakumeek abortoaren kontrako manifestaldietara joaten diren, konturatu gabe abortoarengatik izango ez balitz, eurak ez zirela bizirik egongo. Informazio falta eta nahasdura nagusi direla esan zuen Ruthek, eta horregatik dabiltzala emakumeei informazioa ematen, eta lege berri honen kontrako kanpaina egiten. Kanpaina horretan emakumeei helarazten dizkieten lemak eta mezuak erakutsi zizkigun Ruthek, eta ondoren solasean geratu ginen egungo Nicaraguako egoera politikoari buruz.

Nikaraguako emakumeen askatasun sexual eta erreroduktiboen zapalketa gelditzen lagundu nahi badiguzu, kopiatu hurrengo artikuluan agertzen den testua, eta bidali behean agertzen diren helbide elektronikoetara.

***********

Derechos sexuales y reproductivos para las mujeres nicaragüenses

El pasado martes asistimos a una charla en el Txoko Internacionalista de Donostia, programada por los Comités Internacionalistas y Plazandreok. La ponente era Ruth Marina, perteneciente al grupo de mujeres de Nicaragua "Las Venencias".

A punto de celebrarse las elecciones en Nicaragüa, va a aprobarse una ley que penaliza todo tipo de abortos, incluido el terapeútico (en caso de peligro de vida de la mujer), con penas de hasta 20 años de cárcel.

Ante este panorama, no podemos menos que apoyar a "Las Venancias" en su campaña a favor de los derechos reproductivos y sexuales de las mujeres nicaragüenses. Si quieren sumarse a esta campaña, copien la carta que viene en el 'post' anterior y enviénla a las direcciones electrónicas que aparecen más abajo. Difundan este llamamiento como mejor les parezca. Gracias.