2006-06-05

MUGIMENDU FEMINISTAREN BILKURA



Euskal Herrian nazio gatazka politikoa eta berau gainditzeko beharrak eta nahiak isla dutela euskal jendartean nabarmena dela uste dugu. Une hauetan nazio gatazkaren konponbideari begira urrats ezberdinak ematen ari dira eta pixkanaka, gatazka politikoa onartu eta berau konpontzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzen ari dira. Honela, gatazka gainditzeko norabidean badaude behin eta berriz aipatzen diren pare bat gako, hala nola lurraldetasun eskubidearen onarpena eta euskal jendartea osatzen dugun emakume eta gizonei zor zaigun erabakitzeko eskubidea.

Euskal Herriko emakumeok sistema kapitalista patriarkalak eragindako zapalkuntza eta honen ondorioz ematen diren eskubideen urraketa bizi dugu.


Gure ustez, mugimendu feministak eta emakume feministok, eskubide hauen gabeziaz jabeturik, badugu zeresana parte hartzearen inguruan. Eta gure ardura da emakumeon parte hartzea posible izateko pausuak ematea eta emakumea subjektu politiko gisa identifikatzea.

Hau dela eta, ekimen ezberdinak burutu ditugu. Besteak beste, pasaden abenduaren 17an Euskalduna Jauregian burututako Topaketa Feministak eta hortik bideraturiko kontrasteak eta harremanak eragile ezberdinekin.
Bestalde, gatazkaren konponbidean emakumeon papera eta parte hartzearen auziari heldu nahian eta zein den egiten dugun irakurketa lantzeko, joan den maiatzaren 12an Mugimendu Feministaren zenbait taldeen arteko bilkura burutu zen. Talde eta eragile feminista bakoitzaren irakurketa kontrastatzea eta aurrera begirako ildoa guztion artean zehaztea helburu zelarik.
Bilkura horretan hainbat elementu eta idei mahai gaineratu ziren, baita aurrera begirako ildoa zehazteko beharra nabarmendu zen ere.

Hau dela eta, heldu den Ekainaren 10ean, goizeko 10’00etan, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean Mugimendu Feministaren bilkura orokorrerako deialdia egin nahi dugu.

Bilkura horren helburuak bi lirateke, batetik Mugimendu Feministaren ahalik eta eragile gehien parte hartzea zein ekarpenak lortzea eta beste aldetik gatazkaren konponbidearen ildoa eztabaidatzea, kontrastatzea eta marko teorikoari heltzea.
Horretarako zenbait dokumentazioa igorriko dizuegu. Besteak beste, Abenduaren 17ko Topaketa Feministetan aurkeztu ziren ponentzia ezberdinak bideratuko ditugu: Bilgune Feministak, Emakume internazionalistak eta Plazandreok egindakoak.

Besterik gabe, gatazkaren konponbidean emakumeon hitza eta parte hartzeari heldu nahian, mugimendu feminista eta emakume taldeen arteko eztabaidan partaide izanen zaretelarik, agur feminista.

Euskal Herrian, 2006ko ekainaren 1ean.

PLAZANDREOK, ERRONDOA, ANDREA, ALTSASUKO FEMINISTAK, EMAKUME INTERNAZIONALISTAK, MUJERES PROGRESISTAS eta BILGUNE FEMINISTA.



La necesidad de superar el conflicto vasco, las condiciones que hay para superarlo, así como el deseo de llegar a una resolución democrática, son elementos evidentes que se dan a día de hoy. En este momento se están dando distintos pasos de cara a la resolución del conflicto político. A nuestro entender, hay dos elementos que se subrayan continuamente. El derecho a la territorialidad y el respeto a la decisión de las mujeres y hombres vascos.

Creemos imprescindible tener en cuenta dentro de este contexto la realidad de las mujeres, donde se da una discriminación y explotación estructural de la mujer, como consecuencia del sistema capitalista patriarcal.

Siendo conscientes de esta discriminación y del déficit democrático, el movimiento feminista y las mujeres feministas tenemos mucho que decir en torno a la situación actual y de cara a un posible proceso político. Es nuestra responsabilidad crear el debate y analizar los pasos y mecanismos que hay dar para garantizar la participación de la mujer, así como para identificar a las mujeres como sujetos políticos.

Por todo ello, hemos dado distintos pasos y queremos seguir avanzando. Uno de ellos, fueron las Jornadas Feministas celebradas el pasado 17 de diciembre en el Palacio Euskalduna y los contrastes y relaciones llevadas a partir de entonces. Queriendo profundizar en la reflexión y debate en torno al papel y participación de las mujeres en la resolución del conflicto, el pasado 12 de mayo se celebró una reunión entre distintos colectivos del movimiento feminista. El objetivo de dicha reunión era contrastar la lectura y posición de cada colectivo, así como analizar la línea a llevar a corto y medio plazo.
En esta reunión aunque se contrastaron distintos elementos, se vio la necesidad de profundizar más y de debatir con distintos agentes y grupos feministas. Por ello, queremos hacer un llamamiento para el próximo 10 de junio, a las 10’00h, en la Casa de Cultura Ernest Lluch.

El objetivo de esta reunión es conseguir la participación y aportaciones del máximo número posible de grupos feministas, así como debatir, contrastar y definir el marco teórico en torno a la resolución del conflicto.Para ello, os mandaremos distinta documentación que puede ser de ayuda. Como algunas ponencias que se presentaron y debatieron en las Jornadas Feministas del Euskalduna.

Sin más, esperando vuestra participación, agur feminista.



PLAZANDREOK, ERRONDOA, ANDREA, ALTSASUKO FEMINISTAK, EMAKUME INTERNAZIONALISTAK, MUJERES PROGRESISTAS eta BILGUNE FEMINISTA.

1 comentario:

Gloria Marín dijo...

Sugiero leer el artículo de Begoña zabala (Iruñea) La voz de las mujeres en la resolución del conflicto: Apuntes desde el feminismo, en http://www.nodo50.org/feminismos/spip.php?article113