Arantza Campos
Larrun aldizkarian argitaratuta, 2006-05-07
«Arrakasta gehiago edo gutxiagoko eguneroko lanaz aparte, uste dut baikorrak izan gaitezkeela: Mugimendu Feministan zerbait berria sortzen ari da, zehazki ez dakigu zer den, baina zerbait sumatzen da»
Modaz pasatako feminista iruditzearen arriskua izanagatik, lerro hauek baliatu nahi ditut milioigarren aldiz esateko feminismoa ez dela hil. Hil izan balitz, arrakasta betean hilko zatekeen, baina ez da hil, Lurrean feminista bakar bat gelditzen den artean feminismoak bizirik iraungo baitu. Ez dakit goizago ala beranduago, gaztaroan, heldutasunean zein zahartzaroan, emakumeak ez ote garen feminista izateko jaiotzen. Beste kontu bat feminismo antolatuaz edo informalki antolatuaz hitz egitea litzateke. Edozein kasutan, 80ko hamarkadan emakume guztiak ez zeuden antolakundeetan bilduta, egia izan arren orduko egoera bestelakoa zela. Hala ere, guztiz eztabaidagarria da egoera hobea ala okerragoa zen. Gure elkartean (Plazandreok) gazte ugari dago, eta horrek belaunaldi aldaketa famatua bermatzen du nire iritziz. Edonola ere, egoera ikuspegi historikotik aztertzen baldin badugu, Mugimendu Feminista (MF) sekula ez da izan egituraketa nabarmeneko mugimendua. Horrek, ordea, ez du saihestu une historiko zehatzetan indarrez altxatzea. Egia esan, arrakasta gehiago edo gutxiagoko eguneroko lanaz aparte, uste dut baikorrak izan gaitezkeela: zerbait berria sortzen ari da, zehazki ez dakigu zer den, baina zerbait sumatzen da. Feminismoa ala feminismoak (hala nahi izanez gero) gune komun bat duten teoria edo teoria-sorta dira. Gune komun hori MFren erronkarik handiena da XXI. mendean, feminismo guztien zeregin nagusia: emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko borroka politikoa. Berdintasun hori ezin uler liteke modu instrumentalean eta MFk sekula ez du hala ulertu. Bestela esanda, desio dugun berdintasuna ez da egungo egoerara moldatzea bizimodu ekonomiko eta sozial hobea izateko (bizimodu laboral eta familiarraren kontziliazioa..., gure antolaketa sozialaren ardatz den sexuaren araberako lan-banaketan oinarritua). Berdintasunaren aldeko borroka politikoa bizitasunez betetako borroka pasiotsua da: jendarteak eta bereziki hango eta hemengo emakumeek askatasunez pentsatzeko eta erabakitzeko eskubidearen aldarria.
Berdintasunaren aldeko borrokan agenda politiko zabala garatu du feminismoak: zeharo aldatzen da planetako kokapenaren arabera eta izan liteke estatu, herri, herrialde edo aberriren batean gertatzen ari dena, beste batean jadanik gertatutako zerbait izatea. Gauzak horrela, feminismoaren lehen saldoak, feminismo ilustratuak, agenda politiko feminista oinarrizko bi salaketarekin jarri zuen abian. Batean Frantziako Iraultzatik sortutako jendartearen unibertsaltasun faltsua salatzen zuen, gizon kolektibo ugari ez ezik, emakumeak ere unibertsalki baztertzen baitzituen. Emakume oro eskubide eta ondasun liberalik gabe gelditu zen (arau idatziak), askatasunik gabe (idatzi gabeko araua). Bestean emetasun kontzeptu berria kritikatzen zuen: horren arabera emakume guztiak ama eta emazte baino ezin zuten izan, erdi eta goi mailako ikasketetatik baztertuz (lanbide ezberdinak lortzeko modu bakarretik), eta lehen mailako heziketa aukerakotzat joz euren kasuan. Egoera hartan, feminismoaren bigarren saldoak, sufragismo liberalak, bi eskaera horiek betetzea ezinbesteko helburu politiko gisa hartu zuen: emakumeek boto eta hezkuntza (erdi-mailakoa zein unibertsitarioa) eskubideak lortu behar zituzten lanbide merkatu berrietan sartzeko. Ia XIX. mende osoa eta XX.aren lehen herena etenik gabeko 100 urte baino gehiagoko borrokak sorrarazitako liskar eta mugimendu feministen lekuko izan ziren. Emakumeek euren jarrera pixka bat moldatu zuten eta boto, hezkuntza eta lan eskubideak lortu zituzten, muga handiak jarri bazizkieten ere. Baina historiak
erakusten digu patriarkatuak ere erreakzionatu egiten duela gure aurrerapauso bakoitzean; aldiz, ez du egiten erraz sala daitezkeen arau idatzien bitartez, idatzi gabekoen bidez baizik, horiek erabateko zorroztasunez betetzen baitira, hitzik enuntziatu beharrik izan gabe. Munduko Bigarren Gerraren ondoren, emetasun mistikoaren erreakzioa agertu zen, eta boto eskubidea eta formazioa duten emakume modernoek idatzi gabeko arauak bete eta "etxekoandre" bikain bihurtzen ziren. Horren erruz uko egin behar diote lanbideari, lanpostua eta familia bateraezinak baitziren. Belaunaldi horretako emakumeek argi erakusten zuten borrokasufragistakidatzitako legea aldarazi zuela, baina ez idatzi gabea, patriarkatuaren legeak gizonen pribilegio hierarkikoak bermatzen baitzituen. Pixkanaka "izenik gabeko gaitza" delakoa agertu zen eta emakumeek banaka ez zuten aurkitzen gaitz hura sendatzeko modua. Haren ondorioz mugimendu kolektiboa berpiztu egin zen, hirugarren saldoa, 60-70ko hamarkadetako feminismoa. Ezkerreko mugimenduen eta mugimendu kontrakulturalen baitan sortu zen: emetasunaren mistika (amak eta emazteak) amaitu zen. Lortutako konkista guztiak alde batera utzita, emakumeen egoera ez zen gizonen berdina gizarte hartan, gizonen hierarkia injustuaren ezarpena ageri baitzen. Antzeman zen boto eskubideak ez zuela lege-aldaketarik ekarri (familia eskubidea, kode penala, eta abar), eta morala eta ohiturak erregulatzen dituzten arau ez idatziek ez zutela aldaketarik txikiena ere izan. Eskubideen berdintasuna ez da berdintasun erreala. Hori dela eta, jarduera politikoa lege-aldaketak lortzen saiatuko da bazterketa deuseztatzeko eta emakumeek askatasun eraginkorra lor dezaten. Hala ere, hori hirugarren saldo feministaren agenda politikoko lehen platera baino ez zen izan: argi zegoen lege-aldaketa soil batzuk ez zirela aski, berdintasunak orduko ordena osoa (ez bakarrik legala) aldatzea eskatzen baitzuen. Ordura arte pribatutzat jotako gaiak arlo juridikoan barneratu ziren. "Pertsonala politikoa da" kontsigna indarrez sartu zen jarduera politikoan eta publikoaren eta pribatuaren arteko muga ezabatzen hasi zen: "askapen sexuala", politika botere- erlazio bat presente dagoen edozein lekutan ager daitekeela ulertzea. Eta egungo egoeraren atarian gaude. Aldaketa asko lortuta, feminismoak behin eta berriz erakusten du gizarteko botere aginte eta ospearen eramaileak, arloa edozein dela ere, gizonak direla. Horregatik, egungo feminismoaren zeregin nagusia emakumeak ikusaraztea da. Helburu hori betetzeko arazo handiei egin behar die aurre, mugimendu berdinzale eta antihierarkikoa izanik, lortu behar baitu emakumeak aginte eta boterearen eramaile izatea, hots, emakumeen ordezkariak boteretsuak izatea, berdinzaleak eta antihierarkikoak izateari utzi gabe. XXI. Mendeko MFren agenda politikoak aurreko hirusaldoen eskaerak azaltzen ditu, mugimendu unibertsala izanik oso ondo baitaki helburuetako batzuk Munduko geografiaren gune txiki batzuetan baino ez direla lortu. Gure inguru geografikoko emakumeen helburu nagusia demokrazia paritarioa da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario