2006-02-18

JARDUNALDIAK--JORNADAS

ZAINKETA ETA MENPEKOTASUNA:
LAN HAU, NORENTZAKO?
EL CUIDADO Y LA DEPENDENCIA:
¿UNA TAREA PARA QUIÉN?
KOLDO MITXELENA, KULTURUNEAN
Otsailaren 10 eta 17/10 y 17 de febrero
Eta gainera.../Y además...
Mintegia/Seminario: Otsailaren 18 de Febrero
Plazandreok taldeko lokalean (Lizardi, 25- Intxaurrondo)
*El seminario será en nuestro nuevo local

Zainketa eta menpekotasuna--Lan hau, norentzako?

Sexuan oinarritutako lan banaketak gure gizartea egituratu egiten du. Eremu publikoaren eta pribatuaren arteko bereizketak, egun, lan askoren ikusezintasuna areagotzen du. Guzti hau dela eta familiak eta honen barnean emakumeak pertsona gaixoei laguntzen diete eta zaindu egiten dituzte. Kasu gehienetan zainketa ez da libreki aukeratzen lana, emakume askok pentsatu gabe aurre egiten diote zama bilakatzen den eginbehar honi. Etxe barruan gauzatzen den jarduera denez borondatezko lana dela usten da, hau da, ordaindu gabea eta ezezaguna.

Badirudi Menpekotasunaren legearen onarpenak arazo hau konpontzeko helburua duela. Guzti horregatik topaketa hauekin eztabaidarako gune ireki bat eskaini nahi dugu eta menpekotasunaren arazoari buruzko gogoeta bultzatuz gizakiok zainduak izateko eskubideari buruz mintzatuko gara eta hiritarren iritzia jasoko dugu

El Cuidado y la Dependencia:¿Una tarea para quién?

La división sexual del trabajo ha estructurado tradicionalmente nuestras sociedades. La división del espacio publico y privado ha contribuido a que ciertas tareas aun hoy se mantengan invisibilizadas. Así, normalmente, las familias y dentro de estas las mujeres han desempeñado la tarea de cuidar y asistir a las personas enfermas, débiles o dependientes. La mayoría de las veces el cuidado no es una tarea que se elija libremente sino que más bien es algo a lo que muchas mujeres deben hacer frente sin pensarlo. El hecho de que se desarrolle en el interior de los hogares contribuye a la creencia de que se trata de un trabajo voluntario y por lo tanto no reconocido ni remunerado. La aprobación de la Ley de la Dependencia promete solventar esta problemática. Por lo que con este encuentro se plantea un espacio abierto para el debate y sobre todo para profundizar en la problemática de la dependencia y el derecho a ser cuidadas y cuidados, ya que es de vital importancia que la ciudadanía pueda pronunciarse al respecto.
*********************************
PROGRAMA/EGITARAUA

Koldo Mitxelena Kulturunean-10 de Febrero- Otsailaren 10ean

♀ 18:00: Aurkezpena/Presentación:
Aproximación a la cuestión del cuidado.

Mª Rosario Arrizabalaga
Asamblea de Mujeres de Ermua
Juana Aranguren
Plazandreok

♀ 19:00: Mesa Redonda/Mahaingurua:
Recursos sociales para la dependencia

Partehartzaileak/Participantes:
ESK: Marian Esnaola Urigen
STEE-EILAS: Arantza Fernández De Garaialde
ELA: Alazne Alonso/Itziar Gabikagogeaskoa
LAB: Marixabel Gaztañaga Gorria
CCOO: Felisa Piedra
CGT: Sira Del Rio


Koldo Mitxelena Kuturunean-17 de Febrero- Otsailaren 17an


♀ 18:00: El cuidado: Un trabajo oculto.
Mª José Capellin. (Directora de la Escuela de Trabajo Social de Oviedo)

♀ 19:30: Economía de la dependencia
Amaia Orozco (Economista y Experta en Políticas de Igualdad)


SEMINARIO/MINTEGIA--18 de Febrero- Otsailaren 18an

♀ 10:00- 13:00: La cuestión del cuidado: recursos, problemáticas y propuestas.
Arantza Campos (Moderatzailea/Moderadora)
---------------------
Oharra: Mintegia Plazandreok taldeko lokalean izango da (Lizardi bidea, 25-Intxaurrondoko auzoa). Autobusak: 8, 29 edo 27. Trena: Ategorrietako geralekua.
Nota: El seminario tendrá lugar en el local de Plazandreok (Camino Lizardi, 25-Intxaurrondo) . Autobuses: 8,29 y 27. Tren: Apeadero de Ategorrieta.

Gure lokala nun dagoen jakiteko...Para saber dónde está nuestro nuevo local.


Informazio gehiago:
plazandreok@euskalnet.net edota 943-29.21.40.

3 comentarios:

placiterka* dijo...

Aupa Plazandreok, eta zorionak blog berriarengatik!!!

Poz-pozik nago zuek blogosferan ikusteaz; ziur nago tresna honi kea aterako diozutela!

Saiatuko naiz zuen helbide berri hau nonahi zabaltzen, bisita asko jasotzeko!

besarkada bat ;-)

ibon arrizabalaga de mingo dijo...

zorionak plazandreok! birritan: bat, teknologia berrien erronkari ausartki ekiteagatik. gora zuek!

eta bi, ostiraleko hitzaldia eta mahainguruagatik. nik asko ikasi nuen, eta penaz irten nintzen, bukatu arte geratu ezinik. zaila da hain denbora gutxian hainbeste gauza esatea. uste dut inoiz ez dudala ikusi halako mahainguru eraginkorrik. sei hizlari, bakoitza arlo berezi batetaz hizketan (gehienak oso interesgarriak), eta bakoitza bere denborari zehatz mehatz atxekiz (10 minutu eskas!!). orain arte nire esperientzia izan da, holakoak luzatu eta korapilatu egiten direla, eta astunak izaten direla. benetan harrituta irten nintzen horregatik.

edukiei dagokienez, onartzen dut alor hau oso gutxi landu dudala orain artean, eta lotsa ere ematen didala gauzak nola dauden ohartzen joateak. emakume zaintzaileen egoera, gizonezko zaintzailerik ia ez egotea, historia guztian zehar emakumeek egin duzuen lanaren benetako garrantziaz ohartu gabe bizi izana...

ni joan nintzenean, eztabaidan zegoena zen ea zerk zuen eragin nabarmenagoa egoera honetan, kapitalismoak, ala patriarkatuak; edo bien arteko harremana ze nolakoa zen. gustura jakingo nuke ondoriorik atera zenuten.

nire ustez, gaur egun esplotazio kapitalista eta zapalketa sexista bat eginda daude erabat. agian bat desagertzeak ez du bestea guztiz ezabatu dugula esan nahiko, baina bitatik batek zutik dirauen artean, besteak ere iraungo duela iruditzen zait. biak batera borrokatu eta ezabatu behar ditugu.

plazandreok eredu ederra zerate borroka horretan. ongi ibili, eta laster arte.

ibon

Anónimo dijo...

Hablando de cuidado y dependencia y cuando ahora hay muchos hombres que reivindican su derecho a disfrutar del cuidado de sus hijos, resulta que hay espacios donde no les dan la más mínima oportunidad de llevarlo a cabo.
Me han comentado que en el Nautico de San Sebastian han hecho obras en los baños y sólo en el de señoras han puesto servicio para cambiar los pañales a los niños.
Igual , si leen este wiki estemos a tiempo de que lo cambien.