2008-05-07

Naro 2008

Aurtengo Naro foroaren barruan bi topaketa antolatu ditugu Plazandreokeko emakumeok. Hona hemen gaiak eta datak:



"Emakumeen eskubideak eta berdintasun politikak indibidualizatzea"
  • María Pazosek eginiko hitzaldia
  • Data: Maiatzak 22, arratsaldeko 19:00etan
  • Tokia: Koldo Mitxelena kulturunea, (Urdaneta 9, Donostia)
  • Deskribapena: Berdintasun politikak eta mainstreaminga. Emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez garaturiko estrategiak eta ekintzak aztertzea, haiek gauzatzeko erakundeek jartzen dituzten oztopoak eta emakumeen bizitzan eta premietan dituzten eraginak eta ondorioak azpimarratuz. María Pazosek eginiko hitzaldia (Azterlan fiskalen institutua).
"Mainstreaminga: mundu "ideal" baterako errezeta"
  • Ainhoa Novok dinamizaturiko kafe-solasaldia (UPV-EHU)
  • Data: Maiatzak 30, arratsaldeko 18:00etan
  • Tokia: Gure lokala (Lizardi bidea 25, Intxaurrondo, Donostia)
  • Deskribapena: Emakumeen premiak eta berdintasun politikak. Mainstreaminga. Emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez garaturiko estrategiak eta ekintzak, haiek gauzatzeko erakundeek jartzen dituzten oztopoak eta emakumeen bizitzan eta premietan dituzten eraginak eta ondorioak azpimarratuz.

++++INFO GEHIAGO: http://www.naro-emakunde.com