2007-03-07

MARTXOAK 8-MANIFA 19.30TAN



Argazkia / Foto: http://www.flickr.com/photos/placidayeye


MARTXOAREN 8rako KOMUNIKATUA



EMAKUMEON ESKUBIDEAK, DENON ESKU DAGOEN BIDEA

Botere publikoek beren gogoetak plazaratzeko ohitura hartu dute Emakumeen Nazioarteko Egunean. Diskurtso horietan inoiz gauzatuko ez diren planak, edo sekula garatzen ez diren legeak aurkeztu ohi dituzte.

Haien konpromisoa, emakumeek gizarte arlo guztietan bizi dugun desberdintasuna egiaztatzen duen erakunde adierazpen bat onartzearekin amaitzen da, gehienetan. Ez dituzte, baina, inondik ere, hartuko emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berberak izateko behar diren neurriak .

Europako Legebiltzarrak, duela gutxi, Aukera Berdintasunaren Europar Urtea izendatu du 2007a, eta ondoko helburuak finkatu ditu urte honetarako:

---Eskubideak: pertsona guztiek eskubide berdinak dituzte sexu, jatorrizko etnia edo sexu aukeraren bereizketarik gabe.
---Ordezkaritza: emakume eta gizonen arteko parte hartze orekatua.
---Onespena: aniztasuna eta berdintasunari bidea zabaltzea eta txalotzea
---Errespetua: estereotipoak, aurreiritziak eta indarkeria ezabatzea.

Helburu horiek lortzeko hartutako neurriak arretaz aztertuz gero, ordea, ikusiko dugu ez doazela adierazpen hutsaletik haratago, ez dutela xede horiek eskuratzeko bitartekorik aurreikusten.

Horrez gain, noizean behin, sexuaren araberako lanaren banaketa eta emakumeen mendekotasuna auzitan jartzen ez duten, eta berori indartzen duten legeak onartzen dituzte. Onartu berri duten Mendekotasunaren legea, esate baterako, edo familiako eta laneko bizitzaren bateragarritasuna deiturikoa, Genero Indarkeriaren Aurkako Legea edo EAEko Berdintasunaren Legea bezalakoak…

Guk ez ditugu nahi aldez aurretik ezarritako ordena honetan integratuko gaituen inongo politika edo planik, beste gizarte ordena bat proposatzen dugu, non denek izango dugun tokia, garen bezala izanik, eta ez gizarte honek egin nahi gaituen modukoak. Emakumeek ez dugu onartuko sistematikoki bigarren maila batera zokora gaitzaten pertsona politiko gisa, ez eta eragina izateko, politikan parte hartzeko eta benetako segurtasuna izateko eskubidea uka diezaguten ere.

Aurten, aipamen berezia egin nahi diegu Euskal Herrian bizi diren emakume etorkinei. Haien jatorrizko herrialdeetan eskubidez gabetuak izan dira eta gaur egun, Euskal Herrian, berriro, baztertuta daude. "Legez kanpo" egoteak zaurgarritasun egoeran jartzen ditu genero indarkeriaren eta oinarrizko eskubideen edozein urraketaren aurrean.

Emakumeen egoera hobetzen joan da urtez urte borroka feministari esker. Gaur egun, hainbat mende igaro ondoren, indarrean dirau borroka honek, eta behar beharrezkoa dugu gure eskubideak behingoz onartuak izan daitezen eta indarrez kendu dizkiguten espazioak itzul diezazkiguten. Jabetzen gara, dena den, borroka hori laburrago izango dela gizarte osoa inplikatzen bada.

GORA EMAKUMEON BORROKA
ESKUBIDE GUZTIAK EMAKUMEONTZAT



En el día internacional de las mujeres comienzan a ser habituales los discursos de los poderes públicos donde adquieren compromisos de elaborar planes que nunca llegan a materializarse o dictar leyes que nunca llegan a desarrollarse.

La mayoría de las veces su compromiso termina con la aprobación de una declaración institucional en la que se reconoce la desigualdad que sufrimos las mujeres en todos los ámbitos de la sociedad. Pero no aprueban ni ponen en marcha instrumentos para que mujeres y hombres tengamos los mismos derechos y oportunidades.

Recientemente el parlamento Europeo ha establecido que el año 2007 es el año europeo de la Igualdad de Oportunidades y ha marcado los objetivos, que son los siguientes:

---Derechos: que todas las personas tienen derecho al mismo trato sin distinción de sexo, origen étnico u orientación sexual.
---Representación: participación equilibrada entre mujeres y hombres.
---Reconocimiento: facilitar y celebrar la diversidad y la igualdad
---Respeto: Suprimir los estereotipos, los prejuicios y la violencia

Pero si nos paramos en las medidas para conseguir estos objetivos nos encontramos de nuevo que estas no pasan de ser meras declaraciones, que no habilitan mecanismos para dichos logros.

También de vez en cuando aprueban leyes que no cuestionan y que en muchos casos refuerzan la división sexual del trabajo y la subordinación de las mujeres como la recientemente aprobada ley de la Dependencia, la mal llama conciliación de la vida familiar y laboral, la ley contra la violencia de género, la ley de igualdad de la CAV,...

Nosotras no queremos políticas ni planes que nos integren en este orden establecido, proponemos otro orden distinto donde quepamos todas tal y como somos y no tal y como esta sociedad quiere que seamos. Las mujeres no queremos que se nos relegue sistemáticamente a un segundo plano como sujetos políticos, y se nos trate de negar la capacidad de influencia, de participación política y seguridad reales.

Este año queremos hacer una mención especial a las mujeres inmigrantes que viven en Euskal Herria. Mujeres estas que han sido excluidas de sus derechos en sus países de origen y hoy en Euskal Herria siguen siendo nuevamente excluidas no reconocidas. Esta situación “ilegal” de las mujeres inmigrantes crea condiciones de vulnerabilidad a todo tipo de violencia de género y violaciones de los derechos más elementales.

La situación de las mujeres durante muchos y muchos años ha ido avanzando gracias a la lucha feminista. Hoy, siglos después, esta lucha sigue estando vigente y siendo necesaria para que de una vez por todas se nos reconozcan nuestros derechos y se nos devuelvan los espacios que nos son usurpados. Pero también somos conscientes de que esta lucha será más corta si se implica la sociedad en general.

GORA EMAKUMEON BORROKA
ESKUBIDE GUZTIAK EMAKUMEONTZAT